Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mendigoizaleak taldeak mendi irteera antolatu du otsailaren 28rako, hurrengo iganderako. Basakabitik Ezkurrara joko dute sakandarrek. Goizeko martxa izanen da. Autobusa Olaztitik aterako da goizeko 7:00etan, eta herriz-herri geldialdiak egingo ditu izena eman duten mendizaleak hartzeko. Norbaitek ibilaldira joan nahi badu Sakanako klubetara eta ohiko tokietara jo dezala izena ematera lehenbailehen edo deitu dezala 639 117 631 telefonora hurrengo osteguna baino lehen. Igandean eskiatzeraBestalde, Altsasuko Mendigoizaleak taldeak igandean, hilak 21, irteera antolatu du Somport eski estaziora. Goizeko 6:30ean abiatuko dira, eta ipar eski nordikoa edo iraupenezkoa praktikatzea da asmoa. Eski estazio horretan 6 pista eta eskiatzeko 35 kilometroko aukera dago. Eski nordikoko eskola dago Somporten, eta nahi duenak ikastaroa egiteko aukera izango du, baina horretarako 648 07 07 30 telefonora hots egin eta izena eman behar da.