Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Joan zen urtean 40 galeria berri ireki izan ziren estatu espainiarrean, nahiz eta egoera berezi eta gogor baten barnean gauden, artisten sektorean ere, sektore eta pertsona guztiengan bezala, nabaria dena. 40 galeria berri ireki eta 28 itxi ziren. Baina nahiz eta itxitakoak gutxiago izan, aurten gehiago itxiko direla igarri daiteke.Irekitako galerien heren bat Madrilen ireki ziren. Horien artean nabarmendu ditzakegu "Ivorypres Arts + Books", "Esquina Arte Contemporaneo", Miguel Alzuetaren beste bat, "Antonio de Suñer", "Gazzambo" (afrikar artean espezializatua), Elephant Showroom de Arte", "CaprileFoto", "Galeria Plaza Gaudi", Galeria De-Autor" eta "Galeria Guerrero".Bartzelonara jotzen badugu, ondorengoak aurki ditzakegu: "La Fabrica Barcelona", "Galeria Tagomago" (argazkilaritza garaikidean espezializatua), "Arts Nights BCN/Sala Nova", "Espacio con - Galeria Con", "Ambit A & D Barcelona" eta "Espai Cromatic" eta RGaleria". Murtzian, hurrengo salak ireki ziren: "Gatos de Marte" (argazkilaritza garaikidekoa), "Veronicas" eta "Progreso 80". Alicanten, berriz: "Blau Art", "Ana Peris" eta "Backseries Gallery & Shop".Segovia inguruetan: "Galeria Arte Sonado" eta "Galeria Africa en la Casa del Siglo XV". Eskultore iraniar batek "Pers Polis" ireki zuen Leonen.A Coruñan: "Saboramenta", eta "9th13". Eta gure gunetik gertu, Bilboko ""Apetit Gallery", Gipuzkoan "Galeria de Alberto Ramirez" eta Santanderren "De molden Video Proyect" (ikus-entzunezkoetan espezializatua). Eta azkenik, "Fondamenta Espacio de Arte y Cultura" Mallorcan eta "Belles Artes Espacio de Arte y Accion" Caceresen.Beraz, izen horiek guztiek erakusten dute ARTEAK ez duela atzean geratu nahi eta borrokan jarraituko duela. Artearen inguruan bizi garenok bezalaxe eta izaki guztiak bezalaxe: aurrera egin behar dugu!Itziar Nazabal