Ibarreko 285 enpresatan 5.224 langilek lan egiten dute

Guaixe 2010eko otsailaren 15a

Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE) iazko urrian ibarreko ekoizpen ehunari buruzko ikerketa egin zuen. Ikerketa egiterakoan SEEren helburuen artean zeuden Sakanako sektore ezberdinen egungo egoera aztertzea, baita lan merkatuarena ere. Horrekin batera, gehien eskatutako langile profilak eta haiei dagokien prestakuntzaren berri ere jaso nahi izan zuten. SEEk jasotako datuen arabera 285 enpresak 5.224 sakandarri ematen diete lan. Enpresek elkartearen  inkestari erantzunez esan zuten iaz ekonomiaren garapena ez dela ona izan, "enpresa egoeraren okertzen nabarmena islatzen dute datuek". SEEn ikerketan jaso denez, "metalurgiako sektorea garrantzitsuena da Sakanan. Krisia beranduago iritsi da, baina bere eragina handiagoa izan da. Azken hiletan hobekuntza txiki bat atzematen da zenbait enpresatan". SEEren ikerketan jaso da eraikuntza eta porlanaren arloko enpresen sektorea ibarreko bigarren  garrantzitsuena zen. Sektore horretan "krisia lehenago islatu bazen ere, egoera egonkortu egin da eta ez dirudi gehiago okertuko denik". Egoera ekonomikoa aztertzerakoan SEEk honako indar-guneak jaso zituen: aurki Urdiain-Altsasu industrialdea izatea; azpiegitura egokiak izatea eta, azkenik, industria tradizio eta metalgintzan, porlangintza eta haize energian espezialdutako enpresa ehuna izatea. Ikerketak atzemandako ahul guneen artean leudeke: Iruñerriaren konpetentzia enpresak kokatzeko; tokiko erakundeek ibarreko eskualde garapena eta estrategikoa egiteko politiken beharra; enpresak erakartzeko plana, industria ehuna dibertsifikatzeko eta, azkenik, eskualdean erreferentziazko prestakuntza ikastetxe baten zentro baten beharra. Lan merkatuaSEEk egindako ikerketan jaso denez, 90ko hamarkada akaberatik 2007ra arte, langabezia estrukturala 500 langilekoa izan da. Iaz langabezia nabarmen igo zela jaso du ikerketak, eta enplegu erregulazio espedientean dauden langileak 1.500 direla. Ikerketa horretan jasotakoaren arabera, enpresa gehienek lanpostuak "desegin" egin dira edo, hoberenean, "daudenak mantendu". Bestetik, langabe gehienek "prestakuntza gutxi dute, batez ere emakumeek". 75 enpresetan inkestaSEEk ikerketa egiteko ibarreko 75 enpresatan inkesta egin zuen, enpresen %26,32 eta langileen %59,94 hartzen dutenak. Industria sektorea        Enpresa    LangileakNekazaritzako elikagaiak      19           262Eraikuntza                             19           364Eraikuntza/Porlana                41           584Zura                                      25           165Metalurgia                           107        3.194Zerbitzuak                            74            655Guztira                                285        5.224Lan egituraUrtea                                   2005        2009Erdi-mailako arduradunak    %21        %24Ekoizpen-langileak               %79        %76Langileen adina30 urte baino gutxiago     %1830 eta 45 urte artean       %4745 urte baino gehiago      %35Langileen sexuaGizonak            %79Emakumeak     %21Langileen sorterriaEstatua %92Atzerria %8Langileen titulazioaErlazionatutako ikasketarik gabe    %61Lanbide Heziketako teknikoak        %18Lanbide Heziketako goi teknikoak  %21Langileen kontratu motaMugagabea     %90Aldi baterakoa %10Langileen esperientzia5 urte baino gutxiago  %285 eta 15 urte artean    %4215 urte baino gehiago %30Gehien eskatutako langile profilakMantenua (LHko erdi eta goi mailakoak), mekanizatua (LHko erdi eta goi mailakoak), soldadoreak (LHko erdi eta goi mailakoak) eta administratzaileak (kudeaketa, komertziala eta logistika ezagutzak dauzkatenak).