Krisiak jota dauden enpresak laguntzeko plana martxan du SEE

Guaixe 2010eko otsailaren 16a

Sakanako Enpresarien Elkartea (SEE) krisiak jota dauden enpresei zuzenduta dago. Bere helburuak dira enpresei babesa ematea, krisiaren eragina txikitzea eta jarduera, eta bereziki enplegua, mantenuz egoera gainditzeko laguntza ematea. SEE laguntza planaren berri ematen ari zaie ibarreko enpresei gutun eta bisita bidez. Zenbat diren jakin eta gero hasiko da lanean elkarteko teknikaria. Eskaintza enpresa guztiei egin bazaie ere, bereziki, txikienendako da. Jarduera hori aurrera eramateko SEEk Cederna Garalurren 8.400 euroko diru-laguntza jaso du. Lau arloInteresatuak dauden enpresak zein diren jakin eta gero teknikariak enpresa bakoitzaren arabera, eta hari egokituta, laguntza neurri pertsonalizatuak eskainiko die. Lau arlo nagusi leudeke. Alde batetik, ekonomia eta finantza plana egitea; hau da, urtebete barruko kontuen proiekzioa egitea, gastuak murrizteko aukerak, diruzaintzako plana edota finantziazio alternatibak aztertzea. Bestetik, epe motzera salmenta plana egitea. Haren bidez, jarduera komertzialari lehentasuna eman eta ez ordaintzeak sahiestu nahiko lirateke. Lan plana egiteko aukera ere bada SEEren eskaintzaren bidez. Lan arloan egungo araudiak eskaintzen dituen neurri egokienak hartzen laguntzea, pertsonetan duen eragina murriztuz, enpresaren egitura dimentsionatzeko. Azken arloa pertsonen kudeaketari dagokiona da; kudeatzaileak babestea erabaki eraginkorrak har ditzaten.