Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
HiriberriLarunbat-inauteriBihar ospatuko dute ihotea Hiriberrin. Eguerdian haurrendako jolasak iragarri dituzte. Txitera elkartea, beste behin ere, hiriberritarren bilgune izanen da, 15:00ak aldera mahaira eseriko baitira. Ederki bazkaldu eta gero, 18:00ak aldera inauteri segizioa, musika lagun, Hiriberrin barna ibiliko da. Ospakizuna mahaiaren inguruan bukatuko dute. IhabarFamilia protagonista duen ihoteaAitezarkoa, Landarra, Ninia eta Hartzak osatzen duten familia asteburuan bueltatuko da Ihabarrera. Igandean izanen da, baina ihote ospakizunak bihar goizean hasiko dira. Moxorroek etxez etxe puskak bilduko dituzte, ondoren Gure Kabiya elkartean bazkaria egiteko. Moxorroek, tripa beteta dutela, etxez etxeko errondari ekinen diote. Ibilbidean bakarren bat ere berotuko dute. Gauez, mozorrotuen herri afaria izanen da. Mahaiak bilduta, kontzeju etxeko sotoa dantzaleku bihurtuko da. Igandean herri bazkaria aurreikusia dago eta arratsaldean txokolatada. Iluntzearekin batera, ihoteetako protagonista den familia agertuko da karrikan. Aitezarko, haren emazte Landarra, haien Ninia (oihaletan bildutako egur puska bat, haurra bailitzan) eta hartza moxorroekin eta txistulariekin batera herrian barna kalejiran ibiliko dira. Familiaren azkena, betikoa, Aitezarko sutan erreko dute "gaiztoa delako", bitartean, Landarra negar batean dagoela. Segizioak bere ibilbidea despeditu eta gero guztiendako txistorra banatuko da. AltsasuOtsailak 20, Larunbata. Piñata. 12:30etik 15:00etara eguerdiko kontzertua Haize Berriak bandarekin Foruen plazan.18:00etan Dantzaldia Haize Berriak bandarekin plazan.18:00etatik 21:00etara Gaztetxokoko inauteri festa. Merienda, ping-pong, karaokea eta abar. Hippyz mozorrotu. 20:00etatik 22:00etara mozorro dantzaldia Nexo orkestrarekin.24:00etatik 03:00etara mozorro dantzaldia Nexo orkestrarekin.OlatzagutiaOtsailak 19, ostirala20:00etan Mari Arrokari harrera. Otsailak 20, larunbata9:30ean Etxez etxeko eskea, Haitiren alde.14:30ean Bazkaria Maisuenea gaztetxean. 18:30ean Herri-inauteria. Zamar haundien, zamar txikien eta nesken segizioa areto futboleko pistatik abiatuko da. Hurrengo larunbatean, hilak 27, hiri ihotearen txanda izanen da Olatzagutian.