Desfibriladoreak erabiltzeko ikastaroa

Guaixe 2010eko otsailaren 23a

Sakanako Mankomunitateak desfibriladoreak erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du. Ikastaroa sorosle, udal langile, irakasle eta lehen sorospenetan interesa duten pertsonei zuzenduta dago. Izena emateko Sakanako Mankomunitatera hots egin behar da. Ikastaroa dohainik da, baina izena ematen duena behartuta dago klaseetara joatera. Izena emateko epea martxoaren 3an despedituko da. 20 pertsonarendako tokia besterik ez dago. Lakuntzan Mankomunitatearen egoitzan izanen da ikastaroa, martxoaren 11n eta 12an, 16:30etik 20:30era.