Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Iruñean euskarazko filmak ikusteko aukera dute aste honetan. Aizpea goenagaren Sukalde kontuak filmak ireki zuen zikloa atzo. Gaur, berriz, Helena Taberna altsasuarraren La buena nueva filma euskaraz ikusteko aukera izanen da. Arratsaldeko 20:00etan izanen da hitzordua, Iruñeko Civicanen.