Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mugarik gabeko telebista kanpaina 2007an sortu zen Herrialde Valentziarrean, eta gurera Euskaltzaindiak, Kontseiluak eta Eusko Ikaskuntzak ekarri dute. Kanpaina horren bidez ETB Nafarroan ikustea bermatu nahi da. Herri ekimen legegilea da eta 500.000 sinadura bildu nahi ditu gero Espainiako Parlamentuko mahaiari proposamena aurkezteko.Acció Cultural del País Valencià elkarteak jakinarazi du kanpaina erritmo onean doala, eta dagoeneko 400.000 sinaduratik gora bildu direla. Hala ere, sinadura ugari behar dira oraindik 500.000ko kopurua gainditzeko. Herrialde Katalanetan hasitako kanpaina Hego Euskal Herrira hedatu zen eta parte hartzea oso inportantea izaten ari da, Nafarroan batez ere.Mugarik gabeko telebistaKanpaina 2007an sortu zen Herrialde Valentziarrean, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunak eskaintzen duen oinarri juridikoari helduta: Gutun honek honela dio 11.2. artikuluan: "Aldeek konpromisoa hartu dute eskualdeetako edo eremu urriko hizkuntza edo antzekoa hitz egiten duten hurbileko herrialdeetako biztanleek irrati- eta telebista-emisioak modu zuzenean jasotzeko askatasuna izango dutela bermatzeko, bai eta hurbileko herrialdeek hizkuntza horretan egin ditzaketen irrati- eta telebista-emisioen aurka ez egiteko ere. "Europar Gutunean oinarrituta eta oinarri juridiko zabalagoa aintzat hartuta idatzi da lege proiektua. Horren helburua da Gutuna aplikatzea; izan ere, oinarri juridikoa badago, soilik horren aplikazioa egin behar da. Lege proposamena Espainiako parlamentuan landuko da. Estatu mailako Ekimen Legegile Herritarrak 500.000 sinadura jaso behar ditu. 18 urtetik gorako Estatu espainiarreko herritarrenak izan behar dira eta martxoaren 24an Madrilgo Hauteskunde Junta Zentralean entregatu behar diraSakanan non sinatuIrurtzungo udaletxean: astez, 10:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara.Etxarri Aranazko udaletxean: astez, 10:00etatik 14:00etara.Altsasuko Iortia kultur gunean: goiz eta arratsaldez.