Atxaga ezgaituen elkartearekin

Guaixe 2010eko otsailaren 22a

Larunbat eguerdian Sakanako Ezgaituen Elkarteko kideak ezagutzeko aukera izan zuen Bernardo Atxaga idazleak. Olatzagutiako jubilatuen elkartean bildu ziren guztiak, ezgaitu gazteak psikomotrizitate tailerrerako bilduta zeudela baliatuta. Sakanako Ezgaituen Elkarteko kideek haien errealitatearen berri eman zioten Atxagari egindako mahai inguruan. 100Bazkide eta 30 ezgaitu biltzen dira elkartean. Gazteak alde batetik eta helduak bestetik hilean behin Sakanako Mankomunitateak antolatutako tailerretan biltzen dira. GertutikBernardo AtxagaNolaz onartu duzu gonbitea?Beti izaten da lotura nor bere bizitzarekin. Lehengusu autista nuen eta gertu bizi dut ume ezindua etxean izatearena. Guk gauza batean lagundu dezakegu bakarrik, ikusezina ikusgarri bihurtzen. Erresonantzia kutxarena egiten. Beraien arazo nagusia da gutxi direla eta ikusezinak bihurtu dira. Hain zuzen ere, estatuak eta legeak egin behar dutena da gutxiengoak zaindu. Esklerosi anitzaren elkartean ere banago. Haiek ere gutxi ziren eta inork ez zituen ezagutzen. Kanpaina bat (busti zaitez) egiten hasi ziren eta orain denek ezagutzen dute. Halako kanpaina edo bazkari bat egitera animatu ditut elkartekoak. Literatura izan daiteke ikusgarritasuna emateko modu bat.Nik uste batez ere XIX. mendeaz geroztik, errealismoa sortu zenean. Aurretik poema eta koadroetan printze eta errege-erreginak agertzen dira. Literaturak egin du bide bat eta liburuetan azaldu da inon agertzen ez zena. Hori izan da baztertuek izan duten leku bakarra. Baita ere, egia da, literaturak berak atzera egin duela bere errepresentazio ahalmenean. Gaur egun beste erresonantzia kaxa askoz boteretsuagoak daude eta horietara jo behar da gutxiengoen errealitatea emateko, telebista dela edo mass mediak direla. Ikus-entzunezkoez ari garela, zer moduz Imanol Rayoren egitasmoa?Bi anai maiatzean hasiko da filmatzen. Aurrera doa eta egingo da. Liburu horretan, gainera ezgaitasunaren gaia lantzen da.