Haize Berriak bandarekin egun bat operan

Guaixe 2010eko otsailaren 24a

Azkenaldian kontzertu arrakastatsuak antolatu ditu Sakanako Haize Berriak musika bandak. Argentaren Konziertazoak eta gabonetako Orijinala goitik behera kontzertuak bete-bete egin zituen pilotalekua eta Iortia kultur gunea. Oraingoan proposamen berriarekin dator Haize Berriak banda. Operara gerturatu nahi ditu sakandarrak. Eta, horretarako, zein obra hobe, Bizet-en Carmen baino? Frantziako konpositorearen operako pasarte ezagunak ekarriko ditu Iortia kultur gunera. Ruben Velasco narratzailearen laguntza izanen dute. Eta beste sorpresatxoren bat ere izanen da.Martxoaren 20an, 17:00etan jarri dute hitzordua. Aurreko kontzertuen arrakasta itzela ikusita, denborarekin iragarri dute kontzertua. Sarrerarik gabe geratu nahi ez duenak, lehenbailehen pasa beharko du Altsasuko Iortia kultur gunetik.