Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi du Kantuzaleen Elkartea, baina hala ere, ez du lortu haurrak isiltzea. Oztopoak oztopo, hemen da atzera ere Nafarroako Haur Kantari Jaialdia. Bihar emanen diote hasiera 2.010eko Jaialdiari, Antsoainen. Martxoaren 28ra arte, astero-astero, Nafarroako haur eta gaztetxoen ahots goxoez gozatzeko aukera izanen da. Aurten ez du saiorik hartuko Sakanak, baina gure bailarak presentzia izanen du jaialdian: urtero bezala, Sakanak zenbait ordezkari izanen ditu bertan: Altsasuko Zelandi ikastetxetik bi taldek parte hartuko dute. Altsasuko talde bat eta bikote bat ere izanen da. Lakuntzatik, berriz, Luis Fuentes ikastetxeko talde bat eta bikote bat izanen dira. San Saastin Musika Eskolak ere ordezkaritza izanen du. 1982an sortu zen Kantuzaleen Elkarteak eta orduz geroztik hutsik egin gabe antolatu ditu haur eta helduendako jaialdi eta txapelketak. Kantuzaletasuna sustatzea da bere helburua.