Rural Kutxa talde kontinentalak Andaluzian debutatu du

Guaixe 2010eko otsailaren 22a

Igandean abiatu zen Andaluziako itzulia, Jaenen hasi eta kategoria bereziko Las Allanadas gainean despeditu zen etaparekin. Carmiooro taldeko Sergio Pardillak sekulako erakustaldia eman zuen, lasterketa eta lidergoa eskuratuz. Aipatzekoa da Rural Kutxa talde kontinentalak debuta egin duela aipatu lasterketan. Ihesaldietan eta beste ikusi zitzaien. Talde horretako lehena Ruben Garcia izan zen, helmugan 34.a sartu eta gero, 2:48ra.