Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurreko astean aurreratu genuen ostegun honetan ekinen zitzaiola Oinez Basoaren landaketari. Baina Andra Mari eta Paz de Ziganda ikastolek landaketa atzeratzea erabaki dute eta martxoaren 4an, osteguna, eginen da. Goizeko 11:00etan ekinen diote landaketari bi ikastoletako hainbat ikaslek. 5.500 zuhaitz landatuz sortuko da Oinez Basoa Arbizun, Utzubarko hariztiaren ondoan. Dagoeneko 2.000tik gora saldu dira. Ikastolen proiektuari eta ingurumenari ekarpena egin nahi dionak, Nafarroa Oinezen web orrian 20 eurotan ditu zuhaitzak salgai.