Areto futbolariak atzera ere lanera

Guaixe 2010eko otsailaren 25a

Aurreko astean Sakanako Areto Futbol Txapelketak etena izan zuen, Altsasuko inauteriak zirelako, baina bihar 12. jardunaldia egonen da jokoan Altsasuko Zelandin. Ondoko lehiak jokatuko dira: Gaztetxe - Hiltegi             Otofados - All In         Biltoki - Sakana         Einag Arezpe - Herriko Txiki     Sailkapenean Sakana da lider, 27 punturekin. 2 puntura dago Einag Arezpe (25 puntu), eta bost puntura Herriko Txiki (22 puntu). Laugarrena da All In (21 puntu), bosgarrena Otofados (14 puntu), seigarrena Gaztetxe (9 puntu), zazpigarrena Hiltegi (3 puntu) eta zortzigarrena Biltoki (3 puntu).