Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B maila. 1. Multzoa. 18. Jardunaldia: Aralar Mendi 6 - Universidad de Navarra 1 / Fluitecnik Xota 3 - Jarama Ribera de Navarra 2 Bikain dabiltza Estatuko B mailan ari diren gure bi taldeak. Uharte Arakilgo Aralar Mendik 6-1 hartu zuen menpean Universidad de Navarra, eta Irurtzungo Fluitecnik Xotak 3-2 irabazi zion Jarama Ribera de Navarrari. Estatuko B maila bukatuta, Gazte Berriak taldea da liderra, 39 punturekin. Aralar Mendi bosgarrena da, 29 punturein, eta Fluitecnik xota seigarrena, 28 punturekin.