Arrieta Suitzan eta Azanza eta Zabalo Almerian

Guaixe 2010eko otsailaren 26a

Ag2r La Mondiale taldean dabilen Jose Luis Arrieta txirrindulari uhartearra Suitzan izanen da asteburuan. Larunbatean Grand Prix Insubria proban ariko da, eta igandean Luganoko Sari Nagusian. Bestalde, igandean Almeriako Klasikoa jokatuko da. Euskaltelen taldeburuak Igor Anton eta Koldo Fernandez de Larra izango dira. Jorge Azanza altsasuarraren lana haiek laguntzea izango da. Altsasuarra Algarven aritzekoa zen baina ahoan izan zuen infekzio batek aritzea ekidin zion. Ea arazo guztiak gainditu eta igandean ongi aritzen den. Orbea taldea ere Almerian ariko da, eta Xabier Zabalo olaztiarra taldeburu lanetan ariko da.