Nafarroako Herri Kirol Jolasak Altsasun abiatuko dira

Guaixe 2010eko otsailaren 26a

Urtero moduan Nafarroako Herri Kirol Federazioak, Nafarroako Kirol Institutuarekin batera, Nafarroako Herri Kirol Jolasak antolatu ditu. Igandean jokatuko da lehen jardunaldia, Altsasuko Iortia plazan, goizeko 11:00etatik aurrera. Herri Kirol Jolasetan lau jardunaldi jokatu eta gero - otsailaren 28an Altsasun, martxoaren 7an Larraintzarren, martxoaren 14an Berriozarren, eta martxoaren 21ean Berroetan - , final handia martxoaren 28an erabakiko da, Sakanan. Txapelketa honetan hiru mailatan banatuta ariko dira taldeak: kimuen mailan (11-12 urte), haurren mailan (13-14 urte) eta kadeteen mailan (15-16 urte). Kimuen mailan proba konbinatua jokatuko dute taldeek; haurren mailan bi txapelketa daude, proba konbinatua eta sokatira; eta baita kadeteetan ere. Taldeak mistoak izan ohi dira. Proba konbinatuari dagokionez, haurrek eta kadeteek koxkolak bildu, zaku lasterketa, txingak eraman, korrika egin eta trontza proba osatu beharko dituzte, baina kimuak ez dira trontzan ariko; gainontzeko lanetan bai, ordea. Andra Mari, Putterri eta Iñigo AritzaKimuetan sei talde ariko dira, tartean Etxarri Aranazko Andra Mari eta Putteri. Haurren mailan, 9 talde ariko dira proba konbinatuan, tartean Etxarri Aranazko Andra Mari eta Putterri, eta Iñigo Aritza A eta B, eta 6 talde sokatiran, tartean Andra Mari eta Putterri. Eta kadeteetan lau taldek hartuko dute parte proba konbinatuan eta sokatiran, tartean Andra Mari eta Putterri. Hortaz, hiru multzotan ariko dira Andra Mari eta Putterri, eta Iñigo Aritza A eta Iñigo Aritza B taldeak haurren mailan izanen dira. Nafarroako Herri Kirol Jolaseko taldeak-Kimuak (11-12 urte):Proba konbinatua: Berriozar, Unanu (Igantzi), Abelu (Igantzi), Andra Mari ikastola (Etxarri Aranatz, Putterri (Etxarri Aranatz) eta Basaburua.-Haurrak (13-14 urte):Proba konbinatua: Berriozar, Andra Mari, Putterri, Basaburua, Iñigo Aritza A, Iñigo Aritza B, Txantrea A, Txantrea B eta Ultzama.Sokatira: Berriozar, Andra Mari, Putterri, Basaburua, Txantrea A, Txantrea B.-Kadetak (15-16 urte):Proba konbinatua eta sokatira: Andra Mari, Putterri, Basaburua eta Txantrea.