Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak, Foru Agindu bidez, egoitzetako plazak eskuratzeko familia egoera baloratzeko prozedura eta baremoa arautu du. Erresidentzietako plaza horiek honako pertsonendako izan daitezke: adinekoak, ezgaitasuna duten pertsonak, adimen eritasuna dutenak eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak. Onuradunek, beti ere, honako baldintzak bete behar dituzte: 65 urtetik gorako izatea; 65 urtetik beherako ezgaitua; 18 eta 65 urte bitarte eta adimen-eritasuna duten pertsonak; 18 eta 65 urte bitarte eta gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak, premia larria eta babes gabezia soziala pairatzen dutenak.