Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak zehaztu berri ditu liburuen argitalpenak diruz laguntzeko baldintzak eta irizpideak. Honakoak dira: lana euskaraz idatzia izatea; euskararen normalizazioari onura ekartzea; Sakanarekin harremana izatea eta ikerketa esparrua jakin batzuetakoa izatea (soziolinguistika, euskararen historia, dialektologia, onomastika, toponimia, literatura idatzia, bertsolaritza edo ahozko tradizioa)Laguntza deialdi horretatik kanpo geldituko dira: Etnografia, Geografia eta Historia. Sakanako Mankomunitateak jakinarazi duenez, inprimategi gastuak lagunduko ditu bakarrik diruz. Ez beste ezer. Mankomunitatetik jakinarazi denez, diru laguntza eman aurretik, balorazio batzorde batek lana irakurri eta baloratuko du.