Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Bide Azpiegituretako foru diputatu Eneko Goiak ilbeltzean jakinarazi zuen Etxegaraten (A-1 autobian) eta Leitzarango Autobian (A-15) bidesariak jartzeko aukera aztertzen ari zirela. Antza, Gasteiz eta Eibar lotzen dituen autopista berriak ez ditu erabiltzaile asko eta haren erabilera sustatu nahi dute. Horrekin batera, Etxegarate mendateko azken zatian bi bihurgune kendu eta tunela egiteko lanak bidesari horiekin ordaindu nahi lituzke Gipuzkoako Foru Aldundiak. Asteartean Nafarroako Gobernua eta garraio arloko enpresariak bildu ziren eta Gipuzkoako errepideetan bidesariak jartzearen aurka daudela azaldu zuten. Nafarroako Gobernuko Garraio kontseilaria, Laura Alba, asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bildu zen, aurkako jarrera horren berri emateko.