Haizeteak arrastoa utzi du

Guaixe 2010eko martxoaren 1a

Larunbat gauerdirako haizea baretu zen, baina arratsalde guztia putz eta putz ibili zen. Igande goizean arrastoak ikusi ziren. Sakanako makina bat kaletan haizeak botatako teilak eta porlan puskak ikus zitezkeen. Teilak edo porlan puskak erortzeko arriskuagatik kaleak moztu zituzten Etxarri Aranatzen (Arañaz kalearen zati bat) eta Altsasun (musika eskola inguruan), esaterako. Telebista antena, tximinia edota teilatuetako argizuloen tapaki ugari eraman ditu aurretik ere haizeak asteburuan. Borda (Irañetan eta Etxarrin) eta lantegi batzuk ere galdu dute teilatua (Altsasuko Gamesa lantegia). Aralarko santutegi ondoan dagoen Trinitateko ermitako teilatuaren zati bat eraman zuen haizeak. Hiriberrin, berriz, gasolindegiko teilatuko plaka batzuk eraman ditu. Errepide bazterretan dauden kartelak eta iragarki handiak ere haizearen indarrez lurrera erori dira.Argindarra joan etorrian egon zen larunbat iluntzean. Uharte Arakilen argirik gabe hiru ordu eman zituzten. Larunbatean suhiltzaileek egindako irteerak10:07an    Altsasun txapa batzuk kentzea. 12:23an     Hiriberrin teilatu bateko teilak kentzea.  13:46an    Arbizun trafiko seinalea kentzea. 15:08an    Etxarri Aranazko teilatu bateko teilak kentzea. 17:00etan    Arbizun, autobian, haizeak ateratako trafiko panela kentzea. 17:46an    Etxarri Aranatz eta Bakaiku artean eroritako arbola kentzea. 19:00etan     Etxarri Aranatzen txapak kentzea. 19:40an    Altsasun lantegi bateko teilatuko txapak kentzea. Haizearen abiaduraAralar                 176,4 km/oEtxarri Aranatz   121,7 km/oAltsasu                 65,2 km/oUrbasa                67,6 km/o