Lidergoari eusten dio Lagun Arteak

Guaixe 2010eko martxoaren 1a

Amigó ikastetxean jokatu zuen larunbatean Lakuntzako Lagun Arteak, Amigó taldearen kontra. Haizea izan zen partidako protagonista, eta horrek eragin zuzena izan zuen partidan: haizea alde izanik ere taldeek ez zuten abantailarik izan. Jokoan ez zegoen jarraikortasunik, haizeak sarritan eten egiten baitzituen jokaldiak. Hala ere, Lagun Arteak dominatu zuen. Partida husnako berdinketarekin despedituko zela zirudienean, Laguneko Joseba Bakaikoak gola sartzea lortu zuen, 93. minutuan. Urrezko hiru puntu horiei esker lider jarraitzen du Lagun Arteak, 45 punturekin. Zizurko Ardoi da bigarrena, 42 punturekin. Igandean 37 punturekin sailkapenean laugarrena den Avance Ezkabarte hartuko du Lagun Arteak Zelai Berrin, 16:00etan. Partida garrantzitsua da, sailkapenaren goi partean puntuetan gauzak nahiko estu daudelako. Ea puntuak batzen jarraitzeko aukera duen Lagunek.