Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Altsasuko Iortia plazak Nafarroako Herri Kirol Jolasen lehen jardunaldia hartu zuen igandean. Giro ederrean, kimu mailako proba konbinatuan 6 talde aritu ziren, tartean Andra Mari eta Putteri sakandarrak, haur mailako proba konbinatuan 9 talde, tartean Putterri, Iñigo Aritza B, Iñigo Aritza A eta Andra Mari talde sakandarrak, haur mailako sokatiran 6 talde, tartean Andra Mari eta Putterri sakandarrak, eta kimuen mailako proba konbinatuan eta sokatiran 4 talde, tartean Andra Mari eta Putterri sakandarrak. Txapelketako bigarren jardunaldia igandean, martxoaren 7an jokatuko da Larraintzarko frontoian, goizeko 11:00etatik aurrera. SailkapenaKimu mailako proba konbinatuan1.Basaburua (7:03.11)3.Andra Mari (7:12.87)5.Putterri (7:17.67)Haur mailako proba konbinatua1.Ultzama (9:23.18)3.Putterri (9:52.98)4.Iñigo Aritza B (10:04.94)7.Andra Mari (11:43.40)8.Iñigo Aritza A (11:51.27)Kadete mailako proba konbinatua1.Andra Mari (9:55.50)4.Putterri (11:43.36)Haurren mailako sokatira (480 kilo)A multzoan: Txantrea B (3 puntu), Andra Mari (1,5 puntu)B multzoan: Putterri (3 puntu)Kadeteen mailako sokatira (480 kilo)Andra Mari 4 puntu eta Putteri puntu bat