Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sakanako Mankomunitateak errotuluak, toldoak eta ibilgailu komertzialen errotulazioa euskaraz jartzen dutenendako diru laguntza deialdia egin du. Deialdia establezimendu komertzialei, ostalaritzakoei eta elkarteei zuzenduta dago. Eskabideak abenduaren 2ra arte aurkez daitezke beharrezko agiriak (eskabide ofiziala, fakturaren fotokopia, IFKren fotokopia, errotuluaren argazkia, zabor tasaren azken agiria) mankomunitatearen Lakuntzako egoitzan aurkeztuta. Euskara hutsez idatzitako euskarriengatik mankomunitateak, gehienez ere, 400 euroko laguntza emanen du. Ele-bitan direnei, berriz, 200 euro gehienez ere.