Dama eta heriotza

Guaixe 2010eko martxoaren 5a

Antonio Banderas-en laguntzarekin Granadako lurraldeetan kokatu dezakegun animazio estudio bat daukagu, CandorMoon. Estudio honek egindako lanik garrantzitsuena "El lince perdido" da dudarik gabe, marrazki bizidunetako animaziozko film luzea, lehengo urtean Goya saria irabazi zuen hura. Baina duela gutxi estreinatutako beste obra bat ere aipatzeko daukagu: "The lady and the reaper", ikusgai daukazue beraien webgunean: http://www.theladyandthereaper.com/Azken artikuluan SilverSpace gasteiztarrek egindako bidea aztertu genuen eta obra on batek eduki dezaken bide luzeaz konturatu ahal izan ginen (produkzio data 2007an eta 2009an jaso  zuen Oscar-etarako nominazioa.Oraingo honetan aurkezten dugun pieza, eskarmentu handiko estudio batek egin duela aurreratu behar da. CandorMoon estatuko estudio garrantzitsuenetako bat bihurtzen ari da, Ilion (Planet 51), Dygra (Nocturna) edo Zinkia (Pokoyo)-rekin batera.Kasu honetan film laburra estrenatu eta handik bi astera Goya sarietarako aukeratua izan zen, handik gutxira Oscar sarietarako hautatua zela jakinarazi zioten. Gainera Animaziozko film labur onenaren Goya saria jaso du duela gutxi. Marketing haundia izan duela esan daiteke, eta azkenean horretarako balio duela, egindako obraren "retorno" edo eragina kontzentratu egiten duela. Industrializazioaren beste ezaugarri bat, produktua sortu, saldu ahalik eta azkarren eta hoberen eta hurrengo lanean sartu. Seinale ona da dudarik gabe sektorearentzat.Ez dut laburraren sinopsi edo kritikarik egingo, baina bai animatzen zaituztet ikustera. Gainera ordenagailuari alergia diozuenentzako horra hor hitzordua: martxoaren 7a igandea Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoan 18:00etan, Emakumeari buruzko film laburren proiekzioaren barruan dago. Aukera paregabea eta laburrak ikusi eta txokolate goxo baten inguruan hitz eta putz aritzeko.    Urko Mauduit