Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzokoan Andra Mari eta Atarrabiako Paz de Ziganda ikastoletako ikasleak helburu berarekin bildu ziren: Oinez Basoa sortzea. Zuhaitz egun berezia izan zen bi ikastoletako ikasleek Utzubarren bizi izan zutena. Izan ere, zuhaitz horien landaketarekin bi helburu lortu baitzituzten. Batetik, ikastolen aldeko dirua biltzea eta, bestetik, ingurumenaren zaintza bulkatzea. Nafarroa Oinez festa zela eta, Oinez Basoaren proiektua iaz martxan jarri zuen Andra Mari ikastolak. Horretarako Nafarroako Ikastolen Elkartearen, Arbizuko Udalaren, Ekopass-en (ingurumen arloko diru irabazteko asmorik gabeko elkartea) eta Naiderren (Ekonomia-sustapenean, ingurumen-iraunkortasunean eta gizarte-lehiakortasunean espezializatuta dagoen enpresa-proiektua) laguntza izan zuen. Andra Mari ikastolari aurten Paz de Ziganda ikastolak hartu dio lekukoa. Basoa5.500 zuhaitz landatuz sortuko da Oinez Basoa Arbizun, Utzubarko hariztiaren ondoan. 6,5 hektarea hartuko ditu basoak. Dagoeneko 2.000tik gora saldu dira. Ikastolen proiektuari eta ingurumenari ekarpena egin nahi dionak Nafarroa Oinezen web orrian 20 eurotan ditu zuhaitzak salgai. Bederatzi zuhaitz mota landatu dituzte Landare kopurua HektareakIzei zuria 867 0,91 Douglas izeia 495 0,52 Astigar zuria 200 0,32Gaztainondoa 216 1,06 Lizar arrunta 463 0,74 Intxaurrondoa 706 1,13 Haritza 2.000 1Sekuoia luzea 448 0,47 Idi-bihotz arbola 152 0,25