Helmuga, Xabier

Guaixe 2010eko martxoaren 5a

Aurtengo aurreneko Xabierraldia igandean izanen da. Urtero moduan makina bat sakandarrek Xabierko gazteluko bidea hartuko dute. Batzuk bihar oinez abiatuko, besteak etzi ibilgailuetan. Oinez doazenak Piriniotako Autobiaren zabaldu gabeko ibilbidetik joanen dira. Askok eta askok igandean 8:00etan Zangozatik abiatzen den gurutze-bidean parte hartuko dute. Xabierrera iritsi ondoren, meza izanen da, 10:00etan hasita. Aurtengo Xabierraldien lelorako "zatoz eta segidazu, Xabierren moduan" aukeratu du Nafarroako elizak. Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak dagoeneko prest du guztia erromesak behar bezala hartzeko. Segurtasun eta osasun arloan 520tik gora pertsona ariko dira lanean, erromesek bidea egoki egin dezaten.  Hurrengoa70. edizioko bigarren xabierraldia hilaren 13an izanen da, larunbatarekin. Zangoza eta Xabierko gazteluaren arteko gurutze-bidea 15:00etan abituko da. Erromesak behin Xabierra iritsi ondoren, 17:00etan, elizkizuna izanen da, Popular TVk zuzenean emanen duena. Bi erromesaldi handi horietaz gain, atzotik hilaren 12ra arte graziako-bederatziurrena ospatuko da Xabierren. Nafarroako pastoraltza-eskualdeetako erromesaldiak ere antolatuak daude arrazoi horregatik. Sakana hartzen duen Mendialde eskualdearena heldu den asteartean joanen da Xabierrera, eta eguerdian meza izanen dute.