Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroatik Euskal Herrira, hamaika bil gaitezen lelopean manifestazioa eginen da bihar Iruñean. Mobilizazioaren deitzaileek, sakandarrak tartean, "euskaldunon arteko elkarlan berri bat sustatu eta Euskal Herriaren eskubideak aldarrikatuko dituen lehenengo urrats" gisa agertu dute manifestazioa. Haien helburua: "independentziaren aldeko" direnak biltzea. Horrekin batera "herritarron parte hartze zuzena" aldarrikatu dute. Manifestazioaren deitzaileek "alderdi politiko eta sindikatu guztien oinarri sozialari parte hartzeko deia" luzatu diete. ManifestazioaLarunbata, Iruñeko Golem zinemetatik, 17:30ean.