Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapeletako hirugarren eta azken finalerdia. Bertan sartuko da lehian iazko finalista Jon Barberena. Harekin batera, oholtza gainera igoko dira Arkaitz Goikoetxea, Jon Elizetxe, Aimar Karrika, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz. Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian dute hitzordua, 17:30ean. Azken finalerdia izanik, bertan erabakiko da finalisten zerrenda. Orain arte ikusitakoaren arabera, Arkaitz Goikoetxea izanen da arerio gogorrena. Txapela janzteko faboritoen artean dute sakandarrek. Jon Barberena izan daiteke kontuan hartu beharreko beste bat. Aurten oraindik bere armak erakutsi ez baditu ere, urtetako ibilbidea du alde. Lesakako finalera iritsi nahi badute, duten guztia eman beharko dute sakandarrek.Orain artekoakEtxarriko kultur etxean jokatu zen lehen finalaurrekoa. Joan zen astean jakinarazi genuen bezala, Julio Soto gaztea nagusitu zen bertan. Bigarren saioa, berriz, larunbatean jokatu zen Iruritan. Iñaki Aleman, Miel Mari Elosegi Luze, Iñigo Ibarra, Xabier Legarreta, Iñigo Olaetxea eta Julen Zelaieta lehiatu ziren bertan. Xabier Legarreta izan zen denetan onena, 404,5 punturekin. Finalerako txartelakNafarroako Bertso Txapelketako bigarren fase honetan 18 bertsolari daude lehian, sei saio bakoitzean. Saio bakoitzeko onenak finalerako txartela lortuko du zuzenean. Lehen bi finalaurrekoak jokatu direnez, dagoeneko ezagutzen ditugu lehen bi finalistak: Julio Soto eta Xabier Legarreta. Atarrabiako saioan gailentzen denarendako izanen da finalerako zuzeneko hirugarren txartela. Gainerako bost postuak puntuazioaren arabera erabakiko dira. Oraingoz hauek eginen lukete aurrera: Estitxu Arozenak, Oskar Estangak, Xabier Terrerosek, Julen Zelaietak eta Iñaki Alemanek. 375 puntutan dago muga. Aurrera egin nahi badute, puntu horiek gainditu, eta saiokideen aurretik sailkatu beharko dira sakandarrak.Orain arteko sailakapena:1. Julio Soto (421 puntu),2. Xabier Legarreta (404,5 puntu)3. Estitxu Arozena (397 puntu)4. Oskar Estanga (392 puntu)5. Xabier Terreros (390,5 puntu)6. Julen Zelaieta (385,5 puntu)7. Iñaki Aleman (375 puntu), zortzigarren 8. Ander Fuentes (370,5 puntu)9. Iñigo Olaetxea (368 puntu)10. Miel Mari Elosegi (359,5 puntu)11. Saioa Alkaiza (336 puntu) 12. Iñigo Ibarra (331 puntu). Azken finalaurreko bertsolariak: Jon BarberenaJon ElizetxeArkaitz GoikoetxeaAimar KarrikaOier LakuntzaEneko Lazkozwww.bertsosarrerak.euMartxoaren 20an jokatuko da finala, Lesakan. Sarrerak salgai daude web orrian, bertso saioetan eta Etxarri Aranazko Xapatero tabernan. Sarrera arrunta:18 euro. Gazteak eta bazkideak: 12 euro.