Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur goizean, Gamesako langileek enpresak Sarrigurenen duen egoitza eta Nafarroako Parlamentuaren arteko ibilbidea egin dute oinez. Bidean Altsasuko lantegia ez ixteko eskaera zabaldu dute. Atzokoan bestalde, langileen ordezkariak Nafarroako Parlamentuan taldeetako ordezkariekin bildu ziren. Langileek haien eskaerak jakinarazi zizkieten parlamentariei. Bitartean, gainontzeko langileek kontzentrazioa egin zuten parlamentu aurrean. PSNAlderdi sozialistako parlamentari Samuel Carok altsasuko lantegiaren itxiera iragarpenagatik "kezka" azaldu du. Langileei alderdiaren "babes eta elkartasun handiena" adieraztearekin batera, "lantegia ixteko gure eskutan dagoen guztia egiteko prest" azaldu da parlamentari sozialista. Carok langileei jakinarazi zien haien aldarrikapenak Ministeriora bidaliko zuela. Nafarroako Gobernuari zuzenduta eledun sozialistak eskatu dio "lantegia ez ixteko ahaleginak "egin ditzala. Eta "okerrenean, enpresari eska diezaiola langileekin akordio on bat lor dezala". Carok ere Gamesari "arduraz" jokatzeko eskatu dio. NEB-IUNEzker Batuak "babesa" azaldu die langileei eta espedientearen kontra azaldu da. Horrekin batera, "langileak Altsasun jarraitzearen alde" agertu da Ezker Batua. Koalizioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio "espedientea herrialdean tramitatzeko aukera eskatzea Ministerioari". Aldi berean, lantegiak jaso dituen laguntza publiko guztien zerrenda eskatu zuen. NEB-IUNek eta PSNk Roig kontseilaria parlamentuan egiten ari den guztia zalatzeko eskatu dute. Baita enpresa batzordea ere parlamentua izatea.