Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Botatako elurragatik Nafarroako Gobernuak egindako gomendioa da. Aldi berean, jakinarazi du larrialdi zerbitzuek bost istriputan izan direla dagoeneko (9:30ean). Haietako bat Etxarren parean izan da 7:30ak aldera. Bi autok elkar jo dute eta zauritu bat izan da. Bost minutu geroago, Irurtzun parean Sakanako Autobiatik (A-10) Leitzarangora (A-15) zihoan auto bat bidetik atera da eta pertsona bat zauritu da. Azkenik, 8:18an, Sakanako Autobian (A-10), Altsasu parean, istripua izan da eta beste zauritu bat izan da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Lizarraga eta Urbasako mendateetan kateak behar dira. Gaur goizaldean, 2:58etik 3:49ra Etxegarate kamioiendako itxita egon da. Errepideen egoeraren berri 900 400 100 telefonoan edo www.navarra.es web orrian jaso daiteke.