Behin-behinekotasunaren kontrako mezuak Emakumearen Egunean

Guaixe 2010eko martxoaren 9a

Altsasuko Feministak eta Bilgune Feministak deitutako kontzentrazio eta manifestazioan lan ezegonkortasunaren kontrako mezuak zabaldu ziren. Eragile feministen iritziz "hemen modu zorrotzean bizitzen ari garen eskubide ukapena da laneko behin-behinekotasuna". Eta hark emakume aurpegia duela nabarmendu zuten. Eragile feministek kritika egin zioten eredu ekonomiko neoliberal eta patriarkalari, "sexuaren araberako lan banaketan oinarritzen delako. Horren arabera, gizonezkoak lan merkatuan kokatzen diren bitartean, emakumeok sozialki gutxietsitako eta ordaindu gabeko lanak burutzera baztertuak izan gara, etxeko esfera pribatura, alegia". Feministen iritziz horrek emakumeen bizitza propioa garatzeko ahalmena guztiz mugatzen du. Gobernuek eta politika ekonomikoak proposatzen dituztenak "emakumeek enplegu betea izateko ez bitartekorik ezta borondate politikorik ez" dutela salatu zuten. Krisi garaian emakumeek lanpostu ezegonkorrenak, malguenak, langabezia gehien eta soldata txikiagoak dituztela nabarmendu zuten talde feministek. AldarrikapenakAltsasuko Feministak eta Bilgune Feministak behin-behinekotasun salatzearekin batera, beste aldarrikapen batzuk ere plazaratu zituzten. Indarkeria sexistaren aurrean autodefentsa feminista aldarrikatu zuten. Horretaz gain, emakumeen gorputzaren, sexualitatearen eta osasunaren gainean emakumeek beraiek besterik ezin dutela erabaki azpimarratu zuten. Itxitako enpresakPresente izan ziren astelehenetako aldarrikapenetan. Racindsa eta Isphordingeko langile ohiekin batera Gamesakoak ere egon ziren, emakumeen langabeziarekin amaitzea aldarrikatuz. 200 bat pertsona bildu ziren Altsasuko manifestazioan. 20 Etxarriko kontzentrazioan.Emakumeen Euskal Herriko Mundu MartxaGaur, 11:00etan Altsasura iritsiko da Emakumeen Euskal Herriko Mundu Martxa. Zubiondo elkartearen parean harrera eginen zaio eta, ondoren, Foru plazan ekitaldia eginen da.InkestaSartu gure inkestan eta eman iritzia.