Emakumeen mundu martxa Altsasun

Guaixe 2010eko martxoaren 11

Emakumearen Egunarekin batera abiatu zen Emakumeen Mundu Martxa. Iruñetik Euskal Herri osora zabalduko mugimendu feministaren mezua. Larunbatera arte makina bat ekitaldi eginen dira lau gai ardatz hartuta: indarkeria sexista, lan ezegonkortasuna, elikadura burujabetza eta emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak.Emakumeen Mundu Martxaren aurreneko geldialdia Altsasun izan zen, atzo eguerdian. Sakana guztiko ehun bat pertsonak egin zioten harrera Foru plazan. Bildutakoei eta martxako kideei aurreskua dantzatu eta gero, martxan jartzeko 2010 arrazoien berri eman zuten, goian aipatutako lau ardatzetan laburbilduta.  ArdatzakEmakumeen aurkako indarkeria. Gure gizartean gertatzen den giza eskubideen urraketa "larrienetakotzat" jo zuten martxistek. Salatu zutenez, "indakeria patriakatuaren oinarrian dago, eta honek gizartean emakumeok jasaten dugun mendekotasuna betikotzeko kontrol mekanismo gisa erabiltzen du biolentzia". Emakumeen eskubide sexual eta erreproduktiboak "ez daude bermatuta". Martxako kideen iritziz "sexualitatearen kontrola ukatu egiten zaigu, baita gure gorputzaren inguruan erabakitzeko eskubidea eta ugaltzeko gaitasuna ere". Abortatzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Lan ezegonkortasunak emakume aurpegia duela salatu zuten. Elikadura burujabetza. Herriek bere nekazaritzan eta elikadura politiken gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten. Arlo horretan jabegoa famili buruei, gizonei, dagokiela eta emakumeek ez dutela etekinik izaten salatu zuten.  BertsoaEmakumea soldatapekolanera zenetik batu presiopean gauza gutxitan ahal izan du aukeratu baldintza estu ta kaxkarretanlan kontratua sinatu ta ordainean prekarietate gordinean kateatulan berdinean aritu eta askoz gutxiago kobratu haurdunaldian egonez gero dezakete kaleratuorain artean bezain indartsu emakume borrokatu elkar batuta dagokiguna behar dugu eskuratu!