Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandeko saioaren ondoren Sakanatik gertuago dago txapela. Hirugarren finalaurrekoan, Atarrabian bigarren postuan sailkatu zen Eneko Lazkoz, Arkaitz Goikoetxearen atzetik. Lortutako 387,5 puntuei esker, finalerako sailkatu da Etxarriko bertsolaria. Ez zuen zorte bera izan Oier Lakuntzak. Bosgarrena izan zen, 362,5 punturekin eta finaletik kanpo geratu da. Etxean bezalaEtxarri Aranazko kultur etxeak hartu zuen Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa. Fase honetara sailkatu ziren bi sakandarrak bertan ez ikusita, pena hartu zuen batek baino gehiagok. Mahomaren antzera, etxeko bertsolariak Sakanara etorri ez zirela ikusita, haiek ikustera joan ziren sakandarrak. Horrela, etxean bezala sentitu ziren Eneko Lazkoz eta Oier Lakuntza Atarrabiako Indurain anaiak kiroldegian. Jon Barberena, Jon Elizetxe, Arkaitz Goikoetxea, Aimar Karrika, Oier Lakuntza eta Eneko Lazkoz igo ziren oholtza gainera. Aizarozko saioan bezala, erraz nagusitu zen Arkaitz Goikoetxea, 415 punturekin. Haren atzetik sailkatu zen Eneko Lazkoz, 387,5 punturekin. Lortutako puntuei esker finalerako txartela lortu zuela jakinda, poza piztu zen Sakanako zaleen artean. Etxarriko bertsolariarendako lehenengo finala izanen da.Ez zuten horrenbesteko zorterik izan finalaurreko gainerako bertsolariek. Azken urteetan ohiko finalistetako bat, Jon Barberena (374,5 puntu), hirugarren postuen sailkatu zen eta puntuek finaletik kanpo utzi zuten. Haren atzetik, Jon Elizetxe (372,5), Oier Lakuntza (362,5) eta Aimar Karrika (356,5) sailkatu ziren, hurrenez hurren. Urdiaingo bertsolaria finaletik kanpo geratu da. Baina Beleixe irratian esan zuen bezala, azpimarratu behar da finalaurrekotara pasatuta, "iaz baino gehiago" egin duela; urtez urte eta pausuz pausu, hobetzen doan seinale.FinalaAtarrabiako finalaurrekoak amaituta, osatuta gelditu da 2010eko finalisten zerrenda: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta. Etxarriko finalaurrekoan lehiatu ziren horien erdiak, saioaren mailaren seinale.Nobedade dezente izanen ditu aurtengo finalak. Eneko Lazkozek eta Arkaitz Goikoetxeak lehen aldiz hartuko dute parte finalean. Azken urteetan ohiko finalista izan diren zenbait, berriz, kalean geratu dira, Jon Barberena, esaterako. Iazko finaletik hiruk baino ez dute errepikatuko: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak. Adituen esanetan, Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea eta Estitxu Arozena jotzen dituzte faborito. Sailkapenak erakusten duenez, oraingoz aurreikuspenak betetzen ari dira. Ikusi behar zer pasatzen den finalean.Martxoaren 20a izanen da final handia. Azken urteetan Elizondoko Lur aretoa txiki geratzen zela ikusita, estreinakoz, Lesakako pilotalekuak hartuko du bertso festa. Aforoa zertxobait handiago da, baina hala ere komeni da sarrerak lehenbailehen hartzea.Finalaurrekoen sailkapena1. Julio Soto (Etxarri Aranatz) 421 puntu2. Arkaitz Goikoetxea (Atarrabia) 415 puntu3. Xabier Legarreta Arano (Irurita) 404,5 puntu4. Estitxu Arozena 397 puntu5. Oskar Estanga 392 puntu6. Xabier Terreros 390,5 puntu7. Eneko Lazkoz 387,5 puntu8. Julen Zelaieta 385,5 puntu9. Iñaki Aleman 375 puntu 10. Jon Barberena 374,5 puntu11. Jon Elizetxe 372,5 puntu12. Ander Fuentes Itturri 370,5 puntu13. Iñigo Olaetxea 368 puntu14. Oier Lakuntza 362,5 puntu15. Miel Mari Elosegi Luze 359,5 puntu16. Aimar Karrika 356,5 puntu17. Saioa Alkaiza 336 puntu 18. Iñigo Ibarra 331 puntu www.bertsosarrerak.euFinaleko sarrerak salgai daude web orrian eta Etxarri Aranazko Xapatero tabernan. Sarrera arrunta:18 euro. Gazteak eta bazkideak: 12 euro.