Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hilaren bian hil zen Joxemiel Bidador idazle eta ikerlari nafarra. Lagunak eta familia Artikako kultur etxean bildu ziren ostiralean, Bidadorri azken agurra emateko. Leporaino bete zen aretoa. Euskal kulturako hamaika arlo landu zituen Joxemiel Bidadorrek eta, horregatik, adar askotako ordezkariak izan ziren omenaldian. Ikasleek, irakasleek, lankideek, idazle elkarteko kideek, historialariek nahiz bertsolariek gogoan izan zuten. Sakandarrek ere parte hartu zuten, esaterako, Maria Floresek eta Txomin Uhartek lagunarekin bizitakoa partekatu zuten, Castillo Suarezek Idazle Elkarteko oroimenak eraman zituen eta Joxema Leitza bertsotan agurtu zen.Hainbat gai landutakoa da Joxemiel Bidador eta, batean edo bestean, arrastoa utzi du. Nabarmentzekoa da Nafarroako idazle klasikoen lanak berreskuratzeko egin zuen lana. Lan horrek Sakanara ekarri zuen 90eko hamarkadaren amaieran. Bierrik elkarteak bere lana argitaratu zuen 2000 urtean, Sakanako euskal idazleen antologia (I) izenekoa.www.blogari.net/joxemielLagunek Bidadorren omenezko mezuz bete dute bloga. Sakandarrek ere ekarpena egin dute.