ZE ESATEK TALDEAREN LEHEN DISKA

Guaixe 2010eko martxoaren 11

Salgai dago jada Ze esatek taldearen lehen diska. 2009an hasi zuen bere bidea talde honek, Euskal Herri osoa dantzan jarriz. Beraien lehen lan hau 13 abestiz osatua dago, oholtza gainean entzun ditugun abestiez gain sorpresa berriren bat ere dakarrelarik. Talde honetan hainbat musikari elkartu dira, besteak beste Trikizio, Nuke, Harlax, Skunk eta The Txortains. Hauen lana eszenatoki gainean gerria mugituz publikoa ere mugiaraztea da.Estilo asko jorratzen dituztela esan daiteke, nahasketa berezia, baina beti ere doinu alaiez eta mugikorrez inguratuta. Alde batetik trikitiaren plaza soinua aurki dezakegu, haize instrumentuen presentzia ere nabarmena da, eta hauei gitarren soinuak, baxua eta bateriaren basea gehituta osatzen da Ze Esatek taldea. Ska estilo bat badutela esan daiteke, ska-rock ote? Bakoitzak bere ondorioak atera ditzala, jejeje! 2009ko abenduan eta 2010eko urtarrila bitartean grabatu dute diska Donibane Garazin Paxkal Etxepareren estudioetan. Hainbat kontzertu lotuta dituzte jada Euskal Herrian barna. Martxoaren 5ean adibidez Zaldibian izanen dira inguruko talde batekin batera, Vendetta, eta martxoaren 6an Zaldibarren. Besterik gabe, ea gure eskualdera hurbiltzen diren eta beraien musikaz gozatzeko aukera dugun.Lur Larraza