Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Eskuz Binakako finalerdien ligaxkako lehen saioak sorpresa galantak ekarri ditu. Larunbatean Irujo eta Beroizi 13-22 irabazi zieten Gonzalezek eta Laskurainek, eta igandean Titin eta Pascual 19-22 hartu zituzten menpean Xalak eta Zubietak. Katedrak ez zuen hori inola ere espero eta horrek are eta emozio gehiago eman dio Aspeko lau bikoek jokoan duten Binakakoari. Xala eta Zubieta oso kontuan hartzeko bikoa direla erakusten ari dira saioz saio. Hasiera ligaxkan lehendabiziko bi partidak galdu eta gero, bost irabazi zituzten jarraian, eta azkena galdu, baina dagoeneko sailkatuta zeuden finalerdietarako. Behetik gora egin dute eta bikain moldatzen direla argi dago. Hala ere, Titin eta Pascual ziren faborito argiak Logroñoko Adarragan, Titinen santutegian. Zaleak eta dirua alde zituzten. Gainera ongi hasi zuten partida, markagailuan aurreratuz. Xalari kosta egin zitzaion partidan sartzea, bazirudien kikilduta zegoela Adarraga betetzen zuen publiko zaratatsuaren aurrean, eta huts egin zuen bere bi lehenengo erremateetan. Horrela, Titinek eta Pascualek errenta hartu zuten (5-1) baina Xalak eta Zubietak erantzuna eman eta ia parekatzea lortu zuten (5-4). Egoera hori sarritan errepikatu zen partidan. Xala eta Zubietak ez zuten behera egin eta bere jokoa egin zuten. Oso jo ona zuten, eta horri esker, eta bote handia zuen pilota bati esker, partida euren alde jartzea lortu zuten. Etxarri Aranazko atzelariak hirutan bidali zuen pilota hori errebotera, eta pixkanaka Pascualen defentsa lan bikaina zulatu zuen. Atzean dominatu zuen Zubietak, eta horrek izugarri lagundu zion Xalari, galdua zuen konfiantza berreskuratu baitzuen lapurtarrak, markagailuan lehenengoz aurreratzeraino (14-15). Egoeraren eta nekearen ondorioz Titinek eta Pascualek akatsak egin zituzten, eta 17-20 aurreratu ziren Xala eta Zubieta. Titinek eta Pascualek dena eman zuten eta 19-21eraino gerturatu ziren, baina sotamano bikain batekin garaipenaren tantoa lortu zuten Lekuinekoak eta Etxarrikoak. Euren baliabideak hobeki aprobetxatu zituen bikoak, gehiago izan ziren eta partida behar bezala irakurtzen jakin zuten, partida luzeetan eta sufrituetan aritzea ohituta baitaude. Horrela, finalerdietako lehendabiziko puntua bildu zuten. Pozik zeuden Xala eta Zubieta. "Lehen partida irabaztea garrantzitsua da, oraindik finalean ez baitzaude ere gerturatzen zaituelako" zioen etxarriarrak. Aitor Zubieta txapelketako sentsazioetako bat dela diote askok, eta txapelketako atzelari onenetakoa izaten ari da. Hala demostratu zuen igandean Adarragan. Euren lana egitea, gakoaGonzalez-Laskurainek eta Xala-Zubietak puntu bana dute eta Titin-Pascualek eta Irujo-Beroizek ez dute punturik. Asteburuan finalerdietan jokoan dauden hiru jardunaldietatik bigarrena dago jokoan. Irujo eta Beroizek Titin eta Pascual izanen dituzte arerio eta Gonzalez eta Laskurainen kontra ariko dira Xala eta Zubieta. Lehendabiziko lehian jokoan dagoen puntua lortzera aterako dira bi bikoak, galtzen duenak finalean egoteko ia aukera guztiak uxatuko baititu. Azken bi bikoak irabaztetik datoz, txapelketa eta joko ona egitetik, eta morala goian dute. Hortaz, oso lehia ikusgarria izango da. Xala eta Zubietarendako garrantzitsua izango da nerbioei eustea eta bere jokoa egitea. Irabazten duenak finalean egoteko aukera asko izango ditu. Bigarren jardunaldiaIrujo-Beroiz - Titin-Pascual (Larunbatean, Labriten, 17:00etan. Canal 4k eskainiko du)Gonzalez-Laskurain - Xala-Zubieta (Igandean, Eibarren, 17:00etan. ETB 1ek emanen du)Zizurko lau t´erdiaAsteburuan Zizurko lau t´erdiko txapelketako jardunaldia jokatu da. Sakandarren emaitzak: Kimuak: Flores (Gure Pilota) 5 - Anduaga (San Migel) 16Gazteak: Jaka (Amezketa) 18 - Jaka (Aldabide) 4Pilota emaitzak. Irurtzungo Bi Aizpen formatu den Mikel Idoate txantreatarrak Asperekin debut bikaina egin zuen ostiralean Barañainen, Eulaterekin batera 12-22 gailendu baitziren Berasaluze IX.aren eta Goñi III.aren aurrean.