Urko Berdud lehen juniorra Basauriko duatloian

Guaixe 2010eko martxoaren 9a

Sakandarren sailkapena1.Mikel Elgezabal (Ipar Kutxa Auzokoa): 1:04:2224. Fco. Javier Gomez (Sakana T.T.): 1:09:1526.Javier Borrega (Sakana T.T.): 1:09:2527.Felix Benjumea (Sakana T.T.): 1:09:5329.Igor Flores (Lagunak Saltoki): 1:10:1438.Urko Berdud (Sakana T.T.): 1:11:23 (lehen juniorra)56.Jokin Lazkoz (Sakana T.T.): 1:13:5764.Isidro Asurabarrena (Sakana T.T.): 1:14:5468.Juan Luis Maiza (Sakana T.T.): 1:15:11104.Mikel Berdud (Sakana T.T.): 1:18:43107.Juan Carlos Gomez (Sakana T.T.): 1:19:00Igandean Basauriko XIV. Duatloia jokatu zen. 300 triatleta inguru aritu ziren, 6 km korrikan, 20 km bizikletan eta 3 km korrikan egiteko. Irabazlea Ipar Kutxa Auzokoa taldeko Mikel Elgezabal gernikarra izan zen (1:04:22), erakustaldi polita egin ondoren. Emakumezkoetan Zuriñe Rodriguezek irabazi zuen (1:13:10). Triatloiak eta duatloiak Sakanan duten jarraipenaren isla, 10 sakandarrek hartu zuten proban eta lan oso ona egin zuten, gainera. Lehen sakandarra helmugan 24.a izan zen Francisco Javier Gomez altsasuarra izan zen (1:09:15), baina nabarmena da ere Urko Berdud gazte altsasuarrak egindakoa: helmugan 38.a izan zen (1:11:23), eta junior mailako lehena sailkatu zen. Gizonezkoen talde onena SVC Seguridad izan zen (3:23:00), eta Sakana Triatloi Taldea bosgarrena sailkatu zen, primerako postuan (3:28:33). Larunbatean Oñatiko duatloia dago jokoan, Gipuzkoako duatloi motz txapelketa, 16:00etik aurrera. Duatletek 8 km korrikan, 37,6 km bizikletan eta 4 km korrikan egin beharko dituzte.