Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Paris-Nizako bigarren etapa jokatu zen atzo, Contres eta Limoges arteko 201 kilometrokoa. Lasterketa esprintean erabaki zen, eta Bouygues Telecom taldeko William Bonnet izan zen azkarrena, esprinta nahasia izan zela baliatuz. Izan ere, etapako azken kilometroan ziztu bizian zihoazen Jimmy Casper eta Tony Martin txirrindulariak, eta ez ziren konturatu bidearte bat zegoela. Lurrera erori eta danbateko latza hartu zuten. Erorikoaren eraginez esprinta bera hautsi zen eta nahasmenean Bonnet izan zen nagusi. Egoi Martinez 48.a sartu zen eta Gorka Verdugo 78.a, denbora berean. Aipatzekoa da atzo erorikoa izan zuen Alberto Contadorrek lasterketan jarraitzen duela. Sailkapen orokorrean Rabobankeko Lars Boomek jarraitzen du lider (8:55:51), Voigt 5 segundora eta Luis Leon Sanchez 10 segundora dituela. Gorka Verdugo 49.a da, minutu batera, eta Egoi Martinez 97.a, 1:36ra. Gaur hirugarren etapa jokatuko da, Saint-Junien eta Aurillac artean, 208 km-koa. Gaur hasiko da Tirreno-AdriatikoGaur hasi eta asteartean despedituko da Tirreno - Adriatiko lasterketa garrantzitsua, Italiako bi itsasoak batzen dituena. Euskaltel taldeko buru Juanjo Oroz izanen da, eta hari laguntzen Pablo Urtasun urdiaindarra eta Jorge Azanza altsasuarra ariko dira. Orozek adierazi duenez %100ean motibatuta dago Tirrenorako, eta duen taldea "gerlaria, helburuak lortzeko aukera duena" bezala definitu du. Aurtengo Tirreno-Adriatiko lasterketa zaila izango da. Aurten ez dago erlojupekorik, eta lineako zazpi etapa jarraian izango dira, eta asteburuan mendiz jositako bi etapa, 240 kilometrokoak, oso gogorrak, txirrindulariei min handia egin eta aurreko postuak zehaztuko dituztenak. Tirreno Adriatikon ariko diren izarren artean, Vinokourov (Astana), Rojas (Caisse), Efimkin (Ag2r), Petacchi (Lampre), Pellizoti (Liquigas), Boonen (Quick Step), Freire eta Gesink (Rabobank), Pozzato (Katusha), Cancellara eta Andy Schleck (Saxo Bank), Cavendish (Columbia), Evans (BMC), Hushovd (Cerveló) eta beste ditugu. Gaur Livournen hasi eta Rosignano Solvayn despedituko da lasterketa, 148 kilometrokoa)-Ostegunean: Montecatini Terme-Montecatini T. (165km)-Ostiralean: San Miniato-Monsummano Terme (159 km)-Larunbatean: San Gemini-Chieti (243 km)-Igandean: Chieti-Colmurano (234 km)-Astelehenean: Montecosaro-Macerata (134 km)-Asteartean: Civitanova Marche-San Benedetto Tronto (164 km)