Andra Mari kadeteetan nagusi

Guaixe 2010eko martxoaren 10a

Igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasetako bigarren jardunaldia jokatu zen Larraintzarren, kimuen mailan (11-12 urte), haurren mailan (13-14 urte) eta kadeteen mailan (15-16 urte). Txapelketako hirugarren jardunaldia igandean jokatuko da, martxoaren 14an, Berriozarko frontoi berrian, 11:00etatik aurrera. Kimuen mailako konbinatuan Basaburua izan zen azkarrena (6:56.89), Andra Mari laugarrena (7:33.19) ea Putterri bosgarrena (7:38.67). Haurren mailako proba konbinatuan Andra Mari nagusitu zen (9:28.11), Iñigo Aritza A laugarrena izan zen (10:09.20), Iñigo Aritza B zortzigarrena (11:30.30) eta Putterri bederatzigarrena (12:15.53). Eta kadete mailako proba konbinatuan Basaburua izan zen azkarrena (10:02.47), Andra Mari bigarrena (10:11.42) eta Putterrik ez zuen parte hartu. Sokatiran, haurren A mailan (480 kg) Txantrea Bk eta Andra Marik 2,5na puntu lortu zituzten, eta B multzoan (480 kg) Txantrea A nagusitu zen (3 puntu) eta Putterrik puntu bat eskuratu zuen. Kadeteen mailan (540 kg) Andra Mari izan zen jaun eta jabe, 4 punturekin eta Putterri ez zen aritu. Sailkapen orokorra-Kimuen mailako proba konbinatua: 1. Basaburua (13:59); 3. Andra Mari (14:45); eta 5. Putterri (14:55).-Haurren mailako proba konbinatua: 1. Ultzama (19:08); 3. Putterri (22:07); 4. Iñigo Aritza B (21:34); 7. Andra Mari (21:11); eta 8. Iñigo Aritza A (22:00).-Haurren mailako sokatira: A multzoan 1. Txantrea B (5,5 puntu) eta 3. Andra Mari (4 puntu), eta B multzoan 1. Putterri (4 puntu). -Kadeteen mailako proba konbinatua: 1. Andra Mari (7 puntu) eta 4. Putterri (puntu bat).-Kadeteen mailako sokatira: 1. Andra Mari (8 puntu) eta 4. Putterri (puntu 1).