Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ba dira aste batzuk Olatzagutiako kultur etxeak emakume etorkinen topaketak hartzen dituela. Gehienak magrebdarrak dira. Emakumeek beraiek halako topaketarako gune baten beharra jakinarazi zuten iaz, Altsasun egin zen Etorkinendako Osasun Programan hain zuzen ere. Topaketa horien helburua da gaztelera ikasten ari diren emakume etorkinak biltzea eta gaztelera praktikatzea, eta erabiliz aberastea. Hizkuntzan trebatzearekin batera, elkarrekin biltzeko gunea ere bihurtu dira Olatzagutiako topaketak. Horretaz gain, Sakanan gizarteratzeko behar edo nahi dituzten ekimen, jarduera, proposamen eta bestelakoen gainean aritzen dira emakumeak.Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzuko boluntario ari den emakume batek gidatzen ditu topaketak. Norbaitek berri gehiago jaso nahi badu edo interesa badu Immigrazio Zerbitzuara jo dezake: 648 070 710 edota immigrazioa@sakana-mank.com. Ekarpenak ere jasoko dituzte. EgutegiaOstegunetan, 10:00etatik, 12:00etara, Olatzagutiako kultur etxean. Martxoak 11 eta 25Apirilak 15 eta 29Maiatzak 13 eta 27Ekainak 10 eta 24