Lurgaingo 21 langile kalera

Guaixe 2010eko martxoaren 10a

Aurreko ostegunean enpresako zuzendaritzak langileen ordezkariei (2 UGT eta ELA 1) esan zien 29 langileetatik 21 kalera joanen zirela. Orduz geroztik hori besterik ez dakite Lurgaingo langileek. Hori eta enpresak Madrilen eta Valladoliden dituen lantegietan ere kontratuak hausteko enplegu erregulazio espedientea aurkeztu dela. Ahoz dakite baina ez dute jakinarazpen ofizialik oraindik. Izan ere, enpresaren egoera berezia da. Iazko ilbeltzaz geroztik Lurgain konkurtso legearekin dago. Madrilgo merkataritza-arloko epaitegi batek hartzen ditu enpresari dagozkion erabaki guztiak. Epaitegitik bertatik iritsi beharko zaie langileei EEEren jakinarazpena. Hura jaso eta gero, hilabete izanen dute aldeek negoziazioak hasteko. Enpresa batzordeko kide batek jakinarazi digunez, enpresari lege hori ezarri zaionez, espedientea Madrilen negoziatu beharko da. EkoizpenaPorlanezko aurrefabrikatutako galtzada-harriak, harlauzak eta zintarriak egiten ditu enpresak. Espedientea eskaera faltagatik izan dela jakinarazi digute Lurgaindik. Langileek beraiek azaldu digute "jarduna nahiko jaitsi" dela. Duela hiru urte 40 langile inguru ere izan ziren, "baina jendea jubilatu edo alde egin du. Konkurtso legean gaudenetik ez da orain arte aparteko neurririk hartu langileekin". AtzerapenakLangileei bi hilabete eta extra bat zor zaizkie.