Rural Kutxa talde kontinentala aurkeztu zuten atzo Madrilen

Guaixe 2010eko martxoaren 11

Rural Kutxa talde kontinental profesionala aurkeztu zuten atzo Madrilgo Casa del Campon. Ekitaldian, taldeko 15 txirrindulariez gain, Sakanako Rural Kutxa afizionatuen taldeko 26 txirrindulariak izan ziren. Talde gaztea da Eugenio Goikoetxea eta Iñaki Juanikorenak zuzenduko duena. Floren Eskisabel manager altsasuarrak azaldu zuenez, "txirrindulariei baloreak transmititzea da helburua: talde lana, esfortzua, umiltasuna, etika eta laguntasuna. Balore horiek trasmitituta arrakasta ziurtatuta dago". Eskisabelek Rural Kutxa, Skoda, BH Maglia, Nafarroako Gobernua eta gainontzeko babesleei bihotzez eskertu zien taldea atera ahal izateko jaso duten babesa. Ilusioz beteta daudela gaineratu zuen, eta euren lana txirrindulari profesionalak ateratzea izango dela nabarmendu zuen. 15 txirrindulari izango ditu talde kontinentalak, soilik nafar bat, iazko Rural Kutxa talde afizionatutik igotako Guillermo Lana. Gainontzekoak ondokoak dira: Arturo Mora, Ruben Garcia, HIginio Fernandez, David de la Cruz, Oleg Chuzda, José Herrada, Ruben Reig, Michal Kwatkowski, Aketza Peña, Garikoitz Bravo, Guillerlmo Lana, Vitor Rodrigues, Egoitz Garcia, Fabricio Ferrari eta Ruben Martinez. Dagoeneko taldea lanean hasi da, Andaluziako eta Murtziako itzulietan aritu baita. Lan txukuna egin dute eta denboraldiari ilusio handiarekin ekiten diotela nabarmendu zuten.