Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Estatuko B mailako areto futbol txapelketan lehen fasea bukatu da. Gazte Berriak sailkatu da lehena, 39 punturekin, eta Uharte Arakilgo Aralar Mendi bosgarrena izan da, 29 punturekin. Seigarren sailkatu da Irurtzungo Fluitecnik Xota, 28 punturekin. Bada, sailkatu diren lehen bost taldeek liga erabakitzeko play offa edo txapelketa jokatuko dute. Tartean dago Aralar Mendi. Pozik daude uhartearrak, hori baitzen aurtengo helburua, lehen bostetan sailkatzea gero euren artean liga erabakitzeko. Ondokoak dira play offetan ariko direnak: Gazte Berriak, Lintxu, San Juan, Tafatrans eta Aralar Mendi. Aurreko astean play offetako lehen jardunaldia jokatu zen eta Tafatransen kontra hiruna berdindu zuen Aralar Mendik. Momentuz San Juan da liderra, hiru punturekin, bigarrena Aralar Mendi da, puntu batekin, eta hirugarrena Tafatrans, puntu batekin. Larunbatean Aralar Mendik Gazte Berriak taldea hartuko du Uharte Arakilen. Ea etxean jokatzeak lasaitasuna ematen dien eta ahalik eta goienean egoteko puntuak pilatzen dituzten.