Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
"Gobernuak eskaini duenarekin "gaur egun Josefina Arregi klinikak ez du aurrera egiteko gaitasunik, ez da bideragarria. Zerbitzuak eta dotazioak jaistea besterik ezin da egin". Horregatik, Sakanako udalek eta Josefina Arregi klinikako langileek osasun zentroaren aldeko sinadurak biltzeari ekin diote. Udaletan sinadura emateko aukera izanen da. Horretaz gain, langileek batetik bestera mugituko dituzte sinadura paperak. Horrekin guztiarekin batera, "gaiaren garrantzia dela eta" herri guztietan sinadurak biltzeko mahaiak jarriko dira igande eguerdian.EskaerakSakanako udalek mozioa onartu zuten iaz klinikak eskaintzen dituen hiru zerbitzuak (egonaldi laburreko ospitalea, kanpo kontsultak eta eguneko zentroa) mantentzeko Osasunbideari hitzarmen duina eskatuz. Mozio bera Nafarroako Parlamentuko osasun batzordean aztertu zen. Han, talde guztiek, aho batez adostu zuten gobernuari eskatzea "ahalik eta epe laburrenean klinikako arazo ekonomikoak konpon ditzala, bideragarritasun ekonomikoa bermatzea funtzionamendu normala izan dezan. Horretarako egungo 21 oheak hitzartu eta Nafarroako Gobernuaren eta klinikaren artean adostutako bideragarritasun plana zehaztea. Planak ospitalearen bideragarritasuna, eta epe ertain eta luzera jarduera ziurtatu behar ditu".Otsailaren 3an hartu zen erabakia eta egun hartan bertan udal ordezkariek esan zutenez, "onartutako mozioak ez dio udalek egindako aldarrikapenei erantzuten, baina bai hobetzen duela egungo egoera". Eskatutakoa lortzeko "lanean" jarraituko zutela ziurtatu zuten orduan udalek. Gobernuaren erantzuna ikusita sinadura bilketari ekin diote udalek.ManifestazioaMartxoaren 28rako, Altsasun klinikaren hitzarmen berriaren aldeko manifestazioa deitu dute.