Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lau mende atzera egin, eta XVII. mendeko Gaztelako herri baten itxura hartuko du Olaztiko kultur etxeko agertokiak. Hor kokatzen da Los comicos de la le(n)gua antzezlana. Jus la Rotxako Antzerki Gelak egin du moldaketa, J. L. Alonso de Santosen Viva el duque nuestro señor lanean oinarrituta.XVII. mendean gerra, porrot, krisi ekonomiko, gose eta beherakadan murgilduta zegoen Espainia. Garai hartako komedia konpainia da antzerkiko protagonista. Eskale, pikaro eta hidalgo behartsuek osatzen dute talde xelebrea. Antzezlana prestatzen ari dira Gondomar Dukearen aurrean antzezteko. Garai latzak izanik, antzerki taldeko gizon-emakumeek direnak eta ez direnak eginen dituzte bizirik irauteko. Bitartean, Inkisizio Santua eta beste boteretsuak behartsuenak hondatzen jarraituko dute. Antzezlanak ikuskizunaren mundua aztertzen du. Agerian uzten ditu gainbehera garaian antzezle-taldeek bizi dituzten miseriak eta pozak, tentsioak eta elkartasuna. Molde klasikoko antzezlana dakar Jus la Rotxako Antzerki Gelak, musika eta dantzarekin. Iruñeko taldeak zenbait emanaldi eskaini ditu Iruñerrian. Orain, Sakanara ekarriko du bere lana.