Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Nafarroako Gobernuak hilaren 9an jakinarazi zuenez, aurten 3.889.651 euro inbertituko ditu Telekomunikazio Azpiegituren Planean. Helburua da edukiera handiko zuntz optikoaren bidezko konektibitateari esker Nafarroako industria-guneen eta teknologia-parkeen lehiakortasunari eta garapen ekonomikoari mesede egitea. Plana lau fasetan garatuko da. Laugarrenean Iruña eta Altsasu zuntz optiko bidez lotuko dira. Horrek datu, irudi eta ahotsaren transmisioa azkartu eginen duela ziurtatu du gobernuak.