Jubilatuek Sanzi klinikagatik duten kezka adierazi diote

Guaixe 2010eko martxoaren 17a

Aurreko ostegunean bildu ziren Nafarroa ipar-mendebaldeko 18 jubilatu elkarte. Hartutako erabakien artean Migel Sanz Nafarroako presidenteari gutuna idaztea eta Josefina Arregi zentro psikogeriatrikoak duen "egoera ekonomiko zailaren aurrean gure ezinegona eta kezka" jakinaraztea. Klinikak eskaintzen dituen zerbitzuak "guztiz garrantzitsuak" direla azaldu eta gero, eskualdean adinduen kopuru handia gogorarazi diote Sanzi. Parlamentuaren erabakiei eta jendearen gehiengoari kasurik ez egitea "kezka eta haserrea" sortzen diela esan diote jubilatuek Sanzi. Jubilatuek eskatu zuten klinikak eskaintzen duena "gaixoendako zerbitzu publikoa eta doakoa" izan dadila. Sanzek Adinduen Nazioarteko Egunean esan zuen: "adinduei esker dago Nafarroa pribilegio egoera honetan". Jubilatuek Sanzi esan diote: "ez zaigu bakarrik hitzez zoriondu behar, ekintzekin erakutsi behar da, eta oraingo honetan, arazoa konpontzeko esku hartzeko eskatzen diogu". SinatzeraJubilatu elkarteek klinikaren alde udalek eta langileek jarritako sinadura kanpainan parte hartzera deitu dute.