Haur Kantari Jaialdia azken txanpan

Guaixe 2010eko martxoaren 18a

Otsailaren 27an hasi zen 2010eko Haur Kantari Jaialdia eta ordutik, astebururo-astebururo, Nafarroako haur kantariek lau haizetara zabaldu dituzte haien doinu eztiak. Antsoain, Elizondo eta Agoizko saioen ondoren, bakarra geratzen da, larunbatean Lekunberriko kiroldegian eginen dena. Bertan parte hartuko dute falta diren sakandarrek, Altsasuko gazteek eta Zelandi ikastetxeko haurrek eta Lakuntzako San Saatin musika eskolako eta Luis Fuentes ikastetxeko haurrek. Azken ikastetxe honek bigarren aldiz parte hartuko du.SakandarrakAzkeneko saiora itxoin dute sakandar gehienek. Hori izan da Altsasuko eta Lakuntzako zenbait talderen erabakia. Altsasuko Zelandi ikastetxeak bi talde eramanen ditu: Lehoi erregea eta Bihotzeko Lagunak. Talde jendetsuak dira biak ere eta instrumentu eta guzti joanen dira. Ez dira horiek izanen altsasuar bakarrak: Esaidazu taldeak Hesian taldearen abesti bat eramanen du. Talde horretako bi kidek, Aintzane eta Jaione Diaz ahizpek bikote bezala ere parte hartuko dute. Bestalde, iaz bezala, Lakuntzako San Saastin musika eskolatik talde jendetsuak joanen dira, Suhar eta Amaren besoetan taldeak. Piano jole, akordeoilari, txistulari eta guzti joanen dira. Azkenik, Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxeak bigarren aldiz parte hartuko du. Txorinoak taldea osatu dute 7-9 urteko haurrek. Oskorriren Bat, bi, hiru, do, re, mi abestiaren moldaketa eskainiko dute, piano eta perkusioa lagun dutela.Bukaera saioaLarunbateko saioak itxiko du aurtengo Haur Kantari Jaialdiaren lehen fasea. Jaialdia erabat amaitzeko, bukaera saioa eginen da martxoaren 28an, Iruñeko Gayarre antzokian. Kantuzale Elkarteak gainerako emanaldietan nabarmendu diren bakarlari, bikote eta taldeak gonbidatuko ditu bertara. Sakandarrak Lekunberrin-Txorinoak (Lakuntzako Luis Fuentes ikastetxea)Abeslariak: Iñaki Cabrera, Jokin El Marhoum, Irati Tadeo, Iratxe Flores, Anitz Larunbe, Julen Vitoria, Saioa Escudero eta Garbine Goikoetxea.Instrumentuak: Belen Valencia (pianoa) eta Youness El Marhoum (perkusioa).-Suhar (Lakuntzako San Saastin Musika Eskola):Abeslariak: Ariane Andueza, Irene Valiente, Munia El Marhoum, Naroa Larraza, Nekane Mendieta, Gaizka Sagarzazu, Iratxe Flores, Garbiñe Goikoetxea, Carla Lizarraga, Laura Lizarraga, Mattin Petriati, Asier Reparaz eta Anne Costa.Instrumentuak: Belen Valencia (pianoa), Ander Cartagena, Oihane Gabirondo eta Irantzu Razkin (akordeoia) eta Munia El Marhoum eta Gaizka Sagarzazu (txistua).-Amaren besoetan (Lakuntzako San Saastin Musika eskola): Abeslariak: Inhar Astiz, Jasone Auzmendi, Ainhoa Cartagena, Urko Gorriti, Adur Kanpo, Urtzi Mendinueta, Leire Sagarzazu, Julen Soto, Idoia Torrente, Garbiñe Goikoetxea, Carla Lizarraga, Mattin Petriati, Gary Recondo eta Irati Tadeo.Bakarlariak: Iratxe Flores, Laura Lizarraga eta Asier Reparaz. Instrumentuak: Belen Valencia (pianoa), Ander Cartagena, Oihane Gabirondo eta Irantzu Razkin (akordeoia).-Lagunak (Altsasuko Zelandi ikastetxea):Abeslariak: Maite Martinez, Marta Ezeolaza, Aitor Cantero, Ainhoa Llamas, Estibaliz Fernandez, Ane Palomo, Naroa Cancho, Xabier Claver, Maite Mazkiaran, Alicia Elizalde, Ainhoa Exposito, Paula Vinagre, Cristina Nuncio, Ane Costa eta Irati Ijurko.Instrumentuak: Aitor Calleiras, Imanol San Miguel eta Naiara Alvaro (perkusioa), Erkuden Aldasoro (pianoa) eta Idoia Alonso (gitarra). -Lehoi erregea (Altsasuko Zelandi ikastetxea): Abeslariak: Bea Adan, Miren Arregi, Ariadna Lopez, Xabier Claver, Yaiza Salgado, Ines Sanchez, Maitane Zabalza, Idoia Granizo, Jone Arnedo, Eva Zulaika, Anne Costa, Irati Ijurko, Eider Lopez, Ane Palomo eta Marta Ezeolaza. Narratzailea: Janire Caro.-EsaidazuAbeslariak: Itxaso Letona, Aintzane Diaz, Marta Borrega, Nerea Navarro, Zaira Salazar, Jaione Diaz, Ane Cantero, Olatz Ariz eta Idoia Jimenez. Instrumentuak: Mikel Manero (bateria). -Itxaropen hautsien kaxaBikotea: Jaione Diaz eta Aintzane Diaz.Instrumentuekin: Idoia Alonso (gitarra).