Klinikaren aldeko sinadura bilketa, aurrera

Guaixe 2010eko martxoaren 15a

Josefina Arregi klinikaren aldeko sinadura bilketa bultzatu dute zentroko langileek eta udalek.  Nafarroako Gobernuak klinikak dituen 21 oheak kontzertatu eta klinikaren bideragarritasuna ziurtatzea eskatzen da sinadura horien bidez. Igande eguerdian Sakanako hainbat herritan sinadurak biltzeko mahaiak jarri ziren. Beste batzuetan mahaiak jarri beharrean taberna eta dendetan paperak zabaldu dira eta han sinatu daiteke. GutunaSinadura bilketa jarraitzen duen bitartean klinika kudeatzen duen Arfe-Lezea Fundazioko gerenteak, Jesus Torralba Zelaiak, gutuna bidali du Nafarroako prentsara. Hartan kexu azaldu da prentsa bidez jakin duelako hitzarmena zabalduko dela. Kutz kontseilariak esandakoa, "beharrengatik bakarrik 11 ohe besterik ez ditugu kontzertatzen" gezurra dela dio Torralbak bere idatzian, "familia askok ahalegin ekonomiko handia egin behar baitute". Aldi berean, kudeatzaileak gogora ekarri du itxaron zerrendak daudela. Klinikako kudeatzaileak "guztiz faltsutzat" jo du Kutzen beste baieztapen bat: "zentroko gainontzeko oheak beste erakundeekin kontzertatuta daude". Azkenik, Osasunbideak eskaerak zergatik ez diren betetzen "argi, errealki eta zehaztasunez azaltzeko" eskatu du Torralbak. ManifestazioaMartxoaren 28rako, igandea, udalek eta langileek manifestazioa deitu dute Altsasun.